Osasuna

OSAKIDETZAK ESKOLAN EGITEN DUEN KONTROLA:

  • 4 urteko ikasleekin: Banakako ikusmeneko errebisioa.
  • 1. mailako ikasleekin: 6 urtekoen txertoa eta errebisio orokorra.
  • 5. mailako ikasleekin: Errebisio orokorra.

 

ONGIZATERAKO ZENBAIT OHAR:

  • Litxarkeriak:

Saia zaitezte litxarkeriarik ez bidaltzen. Haurrak gutxi gosaldu duela eta zerbait gehiago behar duela iruditzen bazaizue, fundamentuzko gauzak bidali mesedez.

  • Arropak:

Haurra arropa erosoekin bidal ezazue. Haur Hezkuntzakoen kasuan, ez ahaztu izena eta zinta luze bat beroki, elastiko eta mantaletan jartzea.

  • Gaixotasunen aurrean:

Zure haurra gaixorik badago, bere onuragatik, etxean gelditu behar du ondo sendatu arte. Horrela denean, eskolara dei egin behar da zein gaixotasun eta zenbat egunetarako den esanez.

  • Zorriak:

Zorriak oso kutsakorrak direnez, zuen seme alaben buruak ondo begiratzea eskatzen dizuegu zorriak edo bartzak badauzkaten ikusteko. Horrela balitz, etxean gelditu behar dira burua guztiz garbia eduki arte. Horrelako zomorroekin bukatzeko zuen benetako partaidetza ezinbestekoa da. Eskolatik abisua jasotzen duzuenean arreta jarri eta eskatzen zaizuena bete mesedez.

  • Urtebetetzeak:

Ikasturtean zehar urteak betetzen dituzten haurren gurasoei gelan banatzeko litxarkeriarik ez bidaltzea eskatzen zaizue. Horren ordez egokiagoak ikusten ditugu gailetak, pastak, fruitu lehorrak,...
   
Urtebetetze txokolatadarako gonbitea gelan bertan banatzeak zenbait haur baztertuta sentitzea dakar. Hori dela eta, ikastetxean honelako gonbiteak egitea erabat debekaturik gelditzen da.