AFA - Antolakuntza eta Funtzionamendurako Araudia

* Dokumentu hau bere osotasunean ezagutzeko aukera du eskolako partaide den edoizeinek. Horretarako zuzendaritza taldearekin harremanetan jarri.

1.- PRINTZIPIO OROKORRAK.

1.1.- Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza eskaintzen duten ikastetxe publiko guztiek osatzen dute euskal eskola publikoa.


1.2.- Euskal eskola publikoa, bertako ikastetxe bakoitza, anitza da, elebiduna, demokratikoa, euskal gizartearen zerbitzura dago, gizarte?mailan eta kultur mailan bere ingurunean errotuta dago, parte hartzeko aukera eskaintzen du, desberdintasunak orekatzen ditu eta aniztasuna integratzen du.

2.-TALAIA HONDARRIBIKO ESKOLA IKASTETXEAK ONDOKO ZUZENDARITZA-ORGANOAK IZANGO DITU:

a) Taldeko organoak:

  • Organu Gorena (EK)
  • OOG-ko batzordeak: Batzorde Iraunkorra eta Elkarbizitza Batzordea eta Ekonomi Batzordea
  • Klaustroa
  • Zuzendaritza Taldea
  • Gurasoen Batzarra

b) Lagun bakarreko organoak:

  • 2 ikasketa-buru; bat Haur Hezkuntzakoa, eta bestea Lehen Hezkuntzakoa
  • Zuzendaria
  • Idazkaria
  • Administratzailea

3.-IKASTETXEAREN PEDAGOGI KUDEAKETAN ERABILIKO DIREN TRESNAK ONDOKOAK IZANGO DIRA:

a) Hezkuntza-antolaketarako eta -koordinaziorako tresnak:

  • Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua
  • Curriculum Proiektua
  • Antolamendurako eta Funtzionamendurako Araudia
  • Urteko Plana
  • Urteko Memoria

b) Irakaskuntza-jardunerako tresnak:

  • programazio didaktikoak
  • ebaluazioa
  • curriculum-egokitzapenak

c) Dokumentazio akademikoa:

  • ebaluazioan
  • curriculum-egokitzapenetan

4.- HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO EBALUAZIOAREN EZAUGARRI OROKORRAK.

4.1.-Ebaluazioaren ezaugarriak

236 eta 237/1992 Dekretuetako 12. eta 13. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan ikasleen ikaskuntzaren ebaluazioak izaera orokorra, banakakoa, etengabekoa eta prestakuntzarakoa izango du; aipatu ezaugarri horiek guztiak jarraian azaltzen den moduan ulertuko dira:

Banakakoa: ikasle guztien garapena kontuan hartuz, eta hezkuntza?prozesuarekin jarraitzeko jarraibideak zehaztuz.
Etengabekoa: eskola?prozesu osoan zehar egingo da, eskola?prozesuko zati izanik eta izango diren fase desberdinak orientatuz edo aldatuz.

Orokorra: pertsona orokorrean hartuz, eta prozesuan parte hartzen duten ikuspegi desberdinak pertsona horrekin erlazionatuz.
Beraz, ebaluazioa prestakuntzarako, orientatzeko eta hezkuntza?prozesua zuzentzeko izango da, izan ere etengabe informazioa ematen duenez, bai prozesuak bai hezkuntza?mailako esku?hartzearen emaitzak hobetu ahal izango dira.

4.2.- Ebaluazioaren oinarrizko erreferenteak.

1.- Etapako irakasle taldeari dagokio, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako curriculumak finkatzen diren Dekretuetan xedatutako helburuak eta curriculum edukiak testuingurura eta ikasleen ezaugarrietara egokitzea. Helburu eta eduki hauek etaparen curriculum proiektua osatuko dute, baita ebaluazio prozesua gidatu ere.

2.- Ikaskuntza?prozesuaren ebaluaziorako oinarrizko erreferenteak honako hauek izango dira:

  • Etapako edo hala badagokio ziklo desberdinetako helburu orokorrak.
  • Esperientzien eremuetako helburu orokorrak.

3.- Ikastetxe bakoitzeko irakasle taldeak, bere curriculum proiektuan ebaluaziorako irizpideak eta jarraibideak proposatu behar ditu, hartara ziklo bakoitzean izandako bereganatze maila eta gaitasunen garapena baloratu ahal izateko. Modu berean, proiektura hobekien egokitzen diren ebaluazio estrategiak finkatuko dira, horretarako haurrak bere ikaskuntza prozesuan ulertzen laguntzen dion oinarrizko teknika, datuen behaketa zorrotza eta sistematikoa eta lortutako datuen eta ikasleek egindako jardueren, erantzunen eta egiteen analisia dela kontuan hartuz; horrez gain, ebaluaziorako modu eta lanabes desberdinak sustatuko dira, ebaluatu beharreko helburuei eta ebaluatuko diren ikasleen aniztasunari egokituko direnak.

4.- Tutoreei dagokie, Ikastetxearen Curriculum Proiektuaren norabideen barruan, ikasleen ikaskuntzaren ebaluazioa egitea.

5.- Ikaskuntza prozesuaren balorazioa kualitatiboki adieraziko da, haurrek egindako aurrerapenak azalduz, eta hala badagokio, izandako errefortzuak eta egokitzeko neurriak ere azalduz.

5.-PEDAGOGI KOORDINAZIORAKO ORGANOAK

Talaia Hondarribiko Eskola Ikastetxean, ondoko hauek funtzionatuko dute pedagogi koordinaziorako organo gisa:

  • Irakasleen Klaustroa
  • Irakasle-taldeak, ziklokoak eta departamentuak
  • Pedagogi koordinaziorako batzordea

Era berean, hezkuntza-jarduna ahalik eta onena izan dadin, zerbitzu hauek ere izango dira:

  • Hezkuntza-zerbitzuak
  • Eskola-zerbitzuak.