Eskola kirola

Eskola Kirolaren helburua, nahi duten ikasle guztiak kirol ezberdinak praktikatzeko aukera izan dezaten da.

Gaur egun Eskola Kirolan 21 talde daude, bakoitza bere entrenatzailearekin. Talde guzti hauek Bordaririn entrenatzeko lekurik ez dutenez, herriko beste instalazioak erabiltzen dira:

  • Biteri eraikina
  • Bordari eraikina
  • Talaia Institutoa
  • Hondartza kiroldegia

Eskola kirola 3. mailatik aurrera hasten da eta gurasoak 12 €ko kuota bat ordaindu behar dute hilero. 3. eta 4. mailako ikasleek entrenamenduak astelehen eta ostiraletan izaten dituzte eta larunbat goizetan partiduak. 5. eta 6. mailakoak astearte eta ostegunetan entrenamenduak eta larunbat goizetan partiduak.

Urtean zehar 3 kirol ezberdin egiten dira, hiru hilero bat. Hauek dira azkeneko urteetan egin direnak:

  • Saskibaloia.
  • Futbola.
  • Eskubaloia.
  • Kirol hauetatik aparte Atletismoa praktikatzeko aukera ere bada: Astean hiru egunetan izaten dira saioak Hondartza Kiroldegian eta ikasle bakoitzak 3 egun horietatik bi aukeratu behar ditu.
Hau dena antolatzeko eta aurrera eramateko, koordinatzaile bat dago, Martin Zabalo. Berekin kontaktuan jartzeko hurbil zaitezte eskolara astelehen, astearte, ostegun edo ostiraletan 16:30etik - 15:45era edo dei ezazue 943640302 telefonora eta beragatik galdetu.

Neskak saskibaloieko partiduan.