Abian dago!!!

thumbnail[11].jpg

Datorren astetik aurrera martxan izango dugu gure eskolako Agenda-21. Berriak, loturak, foroak eta abar ikusi ahal izateko.

MATRIKULAZIOA

Aurtengo matrikulazio kanpaina urtarrilak 30etik otsailak 10 arte izango da. Eskolan matrikulatzeko behar diren argibideak 2010 urtean Hondarribian jaiotako eta bertako epaitegian erregistratutako haurrek etxean jasoko dute. Haurra beste urtetakoa bada edota ez badago Hodarribiko epaitegian erregistratua, urtarrilaren 30etik otsailaren 10era pasa Bordari eraikuntzan dagoen idazkaritzatik. Egun horietako ordutegia, astelehenetik ostiralera, honakoa izango da:
- Goizean: 09:00-12:00
- Arratsaldean 14:30-16:00

Talaia irratiko saioak WEB orrian entzungai

IMG_1145.JPG

Martxotik aurrera Talaia Irratiko saioak grabatu egingo dira eta WEB orrialdean zintzilikatu, edozein ordutan entzuteko aukera izan dezazuen. Saioak bilatzeko eguneko data eta zein mailak egin duen jakin beharko duzue.