Objetivos

HEZKUNTZA - PEDAGOGIA EREMUA.

1.1. - HEZKUNTZA EREMUA.

  • Eskola euskaldun bezala, ikasleei Euskal Herriko kultur nortasuna, gure historia, kultura eta hizkuntza ezagutzen laguntzea, euskalkien berezitasunak errespetatuz. Era berean eskola eta herriaren arteko harremanak bultzatuko dira Hondarribian eta Bidasoa bailaran sustraitzea bultzatuz.
  • Ikasleen nortasuna eta prestakuntza integrala askatasunez garatzen laguntzea, elkarbizitza demokratikoa ahalbidetzen duten baloreetan oinarrituz. Elkarrenganako errespetua, jarrera kritikoa, pertsona guztien eskubide berdintasuna, parte hartzea, hezkidetza, elkartasuna... besteak beste.
  • Ikasleengan, lanerako ohiturak, teknikak eta ezagupenak garatzea, arlo guztietan.

1.2. - PEDAGOGIA EREMUA.

  • Eskolako hezkuntza eremu guztietan, maila, ziklo, etapa eta laguntza taldean, irakasleen koordinaketa lortzea.
  • Banakako irakaskuntzan oinarrituz eta bakoitzaren erritmoa errespetatuz, ikasleen autonomia sustatzea, ikaskuntzan zailtasunak edo behar bereziak dituzten ikasleei arreta berezia eskainiz.
  • Ikasleengan gizalegezko jokaera eta osasun eta higiene ohiturak garatzea bere inguruan erabil ditzaten.
  • Egoera desberdinetan norbere inguruan moldatzeko ahalmena garatzea.
  • Sorkuntza, irudimena, sentiberatasuna eta jakinmina baloratuko duen irakaskuntza eraikitzailearen bidez, jarrera kritikoa eta ikertzailea sustatzea, lana eta besteekiko harremanen bidez, bere heziketaren oinarri bihur dadin.
  • Guztion eskubideak errespetatzea eta elkartasuna garatzea, elkarrizketaren bidez arrazoituz norbere balioak defenda ditzan.

1.3.- LAN EGITEKO ERA.

  • Lan egiteko era ikuspegi eraikitzailean oinarrituko da. Ikasleen parte hartzea eta elkarlana bultzatuko du, halaber sorkuntza, ekimena eta jarrera kritikoa ere.

GURE LAN EGITEKO ERAREN OINARRI OROKORRAK.

  • Ikaslearen ekintza-eraikitzailea da bere ikaskuntzaren faktore erabakitzailea. Ikaslea da, azken batean, bere ezagutza eskemak aldatu eta berreraikitzen dituena, norbere ikaskuntza eraikiz.
  • Prozesu horretan irakasleak gida eta bitartekari bezala jokatuko du aurre-ezagupenak eta edukin berrien arteko harremanak sortzen lagunduz, ikaslearen ikaskuntza esanguratsua eraikitzen erraztuz.
  • Bai ikasle eta bai irakasle taldeetan garrantzi handia emango zaio talde ekintzari: lanen plangintzan, lanak gauzatzean eta hobetzean, erabakiak elkarren artean hartzean etab. Horrela elkarlana, jarrera integratzailea, iritzien konparaketa eta elkartrukaketa sustatuko da.

2. - ERAKUNDE EREMUA.

  • BARNE LANA. Giro onean lan eginez, besteenganako errespetuzko jarrera bultzatzea, ikasle, guraso eta langileen artean Hezkuntza Proiektua gara dadin.
  • PRESTAKUNTZA OROKORRA.
    Irakasleen eguneratze didaktikoa sustatzeko eta hobekuntza eta berrikuntza didaktikoak bultzatzeko barne dinamika sortzea, irakaskuntzako oinarri didaktikoak aztertuz.
  • KANPO ALDERAKO LANA.
    Administrazioko erakunde desberdinekin eta bailarako beste ikastetxeekin elkarlana eta koordinaketa bultzatzea.