Talaia Hondarribiko Eskola, herrian zeuden bi ikastetxe publikoen arteko elkarketaren ondorioz sortu zen 1996ko irailean. 1995eko azaroan Lurralde ordezkaritzatik Hondarribiko Ikastola eta Biteri-Soroeta Eskola arteko elkarketa egin behar genuela ohartarazi zitzaigun. Lehenengo urteetan bi lan egiteko moduak mantendu ziren, aurretik zeuden ikasleek beraien ikasketak hasitako ereduan amai zezaten, baina behetik zetozten taldeak modu amankomunean lanean hasi ziren. 2000 urtean, jadanik, elkarketa guztiz gauzatu zen eta ordutik lanean gabiltza Talaia Hondarribiko Eskolako proiektua aurrera eraman nahian.
Zentroen helbururik nagusiena haurrak euskaraz heztea izan da eta gure kultura, ohitura eta tradizioak bizi mantentzea eta indartzea. Honen ondorioz, D ereduaren aldeko hautua ezinbestekoa da.
Talaia Hondarribiko Eskolak 2 urtetik, 12 urte bitarteko ikasleak jasotzen ditu (Haur eta Lehen Hezkuntzak):

Gure ikasleek Talaia Institutuan jarraitzen dute beraien ibilbide akademikoa. Bertan DBH eta Batxillergoa edo Mudulo profezionalak egiteko aukera dute.