Extraescolar

Haurrak pelotan eta xakean jolasten

Gure ordutegia dela eta, asteazken arratsaldetan ez dago klaserik. Honen ondorioz eskolaz kanpoko ekintzak antolatzen hasi ginen. Gaur egun honako ekintza hauek antolatzen dira:

  • Dantza (ordu 1ekoa)
  • Panderoa (ordu 1ekoa)
  • Judo (2 ordukoa)
  • Marrazketa (2 ordukoa)
  • Xakea (2 ordukoa)
  • Esku pilota (2 ordukoa)
Haurrak pelotan eta xakean jolasten

Ekintza guztiak eskolako eraikinean antolatzen dira esku pilota izan ezik, hau, Jostaldi pilotalekuan antolatzen baita.

Gurasoen ardura da ikasleak ekintza hauetara eraman eta jasotzea.

Taldeak osatzerakoan kopuru minimo bat beharrezkoa da (10 ikasle).

Ekintza bakoitzaren kostua 14 €koa da hilero. Bi ekintzetan parte hartu ezkero, 21€.

 

Guzti hau antolatzeko eta aurrera eramateko koordinatzaile bat dago: Edurne Lopetegi. Berekin kontaktuan jartzeko hurbil zaitezte eskolara asteazkenetan 14:30etik - 16:30era edo dei ezazue 943640302 telefonora eta beragatik galdetu.