Educación
- TALAIA Hondarribiko Eskola D ereduko euskal eskola publikoa da. Bertako hizkuntza euskara da eta helburu nagusia haurrak bere osotasunean euskaraz hezitzea. Gure kultura indartu eta garatzeko ekintzak antolatu eta burutzen ditu inguruko gizartearekin harremanak izanez.
- Eskola akonfesional, anitza eta hezkidetzagilea da eta bertako partaide guztien kontzepzio filosofiko, politiko eta erlijioso desberdinak errespetatzen ditu.
- Bultzatzen duen hezkuntza bidea berrikuntza akademiko, kurrikularra eta koordinazio pedagogikoan oinarritzen da. Horretarako ikaskuntza praktikan etengabeko hausnarketa sustatuz. Irakasleen prestakuntza eta jarduera eskolako Hezkuntza Proiektura eta Curriculumera egokitzen da.
- Ikasleria norbanaka eta bere aniztasunean tratatzen ditu, tutoritza ekintza egokia garatuz gurasoen partaidetza eta laguntzarekin. Eskolako eguneroko lanean, elkarrenganako errespetua, ardura, partehartzea eta elkarlana bultzatzen du, era berean eztabaidatze eta erabakitze ahalmena landuz, izaera kritikoa garatzen joan dadin.
- Eskolaren dinamikan informazio eta komunikaziorako teknologia berrien ezarpena bultzatzen du.
- Kudeaketa demokratiko eta partehartzailea sustatzen du, eskola elkarteko alderdi guztietan
- Inguruko instituzioekin harremanak bultzatzen ditu bere ordezko organuen bidez.
- EUSKAL ESKOLA SAREAN-eko elkarkidea da eta bere helburu nagusiak onartzen ditu.